manu

Jarduera honen zirrikituak nire aitaren eskutik ezagutzeko aukera izan nuen. Etxeko komuna laborategi bihurtuta topatzea, ez zen gauza arraroa. Hortaz, laguntzaile lanetan ibiltzea besterik ez nuen izan, bertara sartu nahi banuen behintzat. Gero, txorizo lehortegia balitz bezala, bainuontziaren gainean zintzilik egoten ziren negatibo txirikordak. Gainera tiraderak gailu, paper, denetariko likido eta kaxa, karpeta eta albunetan antolatutako ehundaka argazkiz betetzen ziren. Holako gauzekin, argazkilaritzaren mamuaren hatzaparretan ez jauztea, ez zen gauza erreza izan.

Prestakuntza guztiz autodidaktaduna, argazkilaritza bere modu ezberdin guztietan dut gustoko. Hala ere, inguru naturaletik gertu ibiltzen naiz, honekin lotura berezia dut eta. Erronka berriei aurre egitea dut gustoko, eta lenteen bestaldean ikusten dudan mundu berezi horren gaineko nire ikuspuntu pertsonala erakusten saiatzen naiz. Web orri hau, egiten dudana egitera bideratzen nauten sentimenduak zuekin konpartitzeko beste modu bat baino ez da.

Nire argazkietako batzuk, ikusgai daude eta egon dira zenbait erakusketa, liburuxka, artikulu, liburu, kartel eta publizitate horma-irudietan, eta lehiaketa ezberdinetan sarituak ere izan dira.

 

 

manuocen
Fotografiando tortugas marinas en Cabo Verde
Foto: Nagore Zaldua
 
 
 
 
 
  

Azken lanak

Jarrai nazazu

© Manu Océn 2014. Todos los derechos reservados.